Albisteak

Buenos Aires Aldapan behe-tentsioko aireko linea aldatzea

2017-03-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Iberdrola Distribución Eléctrica kontratatu du Udalak Buenos Aires Aldapan behe-tentsioko aireko linea lurperatzeko lanak egiteko, 17.049 euroan.

Buenos Aires Aldapan espaloiak zabaltzeko egin berri diren urbanizazio lanek beharrezko egin dute eremu horretako behe-tentsioko gaur egungo linea aldatzea.

Urbanizazio proiektu horretan ez zegoen aurreikusia lan hori. Hori dela eta, beharrezkoa izan da linea horren lurperatzea kontratatzea, eta Iberdrola Distribución Eléctricari enkargatu zaizkio lanak, 17.049 euroan. 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna