Albisteak

Bizikidetza eta oroimen historikoa lantzen jarraitzeko hitzarmenak sinatu ditu Udalak

2015-05-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Azken urteetan Baketik eta Islada Ezkutatuak elkarteek lan handia egin dute udalerriko arlo ezberdinetan bizikidetza landuz eta 1931-36 errepublika eta ondorengo errepresio frankistan gertaturikoak aztertzen, ezagutzen eta aitortzen. Hori dela eta, joan den astean Baketik eta  Islada Ezkutatuak elkarteekin izan zen alkatea hitzarmen horiek sinatzeko, era horretan orain artean eginiko lanari jarraipena emanez.

 

Baketik elkartea

Bizikidetzaren inguruko lana

Datorren urtean zehar bost arlo ezberdin landuko ditu:

 

Arlo politikoa: Legegintzaldi berrian Udalean bilduko diren alderdi politiko ezberdinekin politikarien mahaiari jarraipena emango zaio berradiskidetzearen inguruko oinarrizko ideiak partekatzeko eta bizikidetzaren inguruan lantzeko asmoa dagoen programaren inguruan adostasunak lortzeko.

 

Herritarren arloa: Herritarren parte-hartzea eta bizipenak partekatzeko esparruak sortzen saiatuko dira.

 

Herritarren foroa: Iaz sortu zen herritarren foroa, eta gaur egun hilero biltzen jarraitzen du, egunetik egunera jende gehiago eta pluralagoa bilduz. Lan horri jarraipen emango zaio.

 

Hezkuntza arloan: Ikastetxeen eta Udalaren arteko koordinazioa landuko dute, hezitzaileei bizikidetza hobea lortzeko baliabide teoriko eta praktikoak eskainiz.

 

Dibulgazio arloa: Urte osoan zehar herrian egiten den lanaren inguruko informazioa herritarrekin partekatuko da.

 

Islada Ezkutatuak

Oroimen historikoaren inguruko lana Hauek ere bost lan-ildo nagusi landuko dituzte:

 

Testigantzak jaso: Garai hartako gertakariak bizi izan zituzten pertsona helduak aurkitu eta haien testigantzak jasoko dira.

 

Ikerketa-lana: Udal-artxibategietako, Aranzadiko eta jatorri pribatuko dokumentazioaren identifikazioa eta azterketa egiten jarraituko dute.

 

Toki fisikoak arakatu eta aztertu: Lasarte-Oriako inguruko lurretan gertaturikoa arakatu eta aztertuko ditu; tartean, Txaldatxur eremuko lubakiak eta materiala.

 

Informatze-lana: Lasarte-Oriako atari guztietan eginikoaren informazio zuzena zabaldu.

 

Hitzaldiak eta entzute-saioak: Herrian sozializazio-lana egiteko hitzaldiak eta garai hartako bizipenen inguruko mahai-inguruak ere egingo dira.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna