Albisteak

Bihar hasiko da KUKUKAren XIII. Antzerki eta dantza astea

2015-05-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

2014-15 Ikasturtearen amaierara heltzen ari gara eta horrekin batera dagoneko hemen dago XIII. Antzerki eta dantza astea, hain zuzen, maiatzaren 23tik ekainaren 14 arte bitartean izango da.

 

Aurten beste urtetan bezala 2014/2015 ikasturtean parte hartu dute ikasle guztiak taularatzen ditu elkarteak. Guztira 49 talde eta 500 laguna aritu dira lanean urte osoan zehar antzerkian, euskal dantzan, euskal dantza sorkuntzan eta dantza garaikidean.

 

Antzerki eta dantza asteari desfile erraldoi batekin emango zaio hasiera maiatzaren 23an goizeko 11:30tan. Manuel Lekuona Kultur etxetik abiatuko da Geltoki kalean zehar, Hipodromo etorbidean, Kale Nagusian eta Okendo plazan bukatuko da. Bi geldialdi izango ditu: bata Geltoki kalean eta bestea Kale Nagusian. Okendon antzerki eta dantza astearen aurkezpena egingo da eta Manuel Lekuonan taularatuko diren talde guztiek beraien lanaren zati txiki bat erakutsiko dute.

 

Taldeak HH5etik hasi eta adin guztietakoak partaideak dituzte eta beste urtetan bezala aurten ere bakoitzak bere errepertorio berria antzeztu edo dantzatuko du. Saioak goizez, arratsaldez eta gauez izango dira, goizean ikastetxeetako ikasleentzako zuzenduak izango dira, eta arratsaldeko eta gauekoak berriz publiko guztiarentzat. Gainera, goizez egiten diren saioak arratsaldean ere errepikatzen dira.

 

SAIO NAGUSIAK

 

Maiatzaren 30an larunbata, arratsaldeko 20:00etan

“Auzoa” antzezlana helduen taldeak eskainia.

Zuzendaria: Urki Muguruza

 

Ekainaren 11an osteguna, gaueko 21:00tan

“Pentadrama” Gazteen taldea.

Zuzendaria: Asier Sota

 

Ekainaren 12an ostirala, gaueko 22:00tan

“Egunero ringing” Helduen taldea.

Zuzendaria: Miren Gojenola

 

Ekainaren 14an igandea “Dantzaz Blai”

12:00etan Dantzaz blai eguna izango da.

Goizez 12:00 euskal dantza eta euskal dantza-sorkuntzako taldeek bere saioak egingo dituzte eta arratsaldeko 19:00tan dantza garaikidea izango da.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna