Albisteak

Beste 16 komertziok bat egin dute Biziberritzen programarekin

2017-11-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Merkataritza sustatzeko Biziberritzen programari beste 16 establezimendu batu zaizkio, eta 41 komertzio izatera iritsi dira 2017an. Gaur sinatu dira hitzarmenak komertzio parte-hartzaile berriekin.

Jesus Zaballos alkateak, 16 establezimendu parte-hartzaile berri hauekin hitzarmena sinatzeko ekitaldian, azpimarratu du ekimen hau gero eta interesgarriagoa dela herriari bizia emateko, gaur egun itxita dauden lokalen funtzio komertziala berreskuratuz. Guztira, 15 dira beste establezimendu batzuen anfitrioi aritzen diren itxitako lokalak.

Gogorarazi zuen, programa honetan sartuko badira, establezimenduek Aterpeako bazkide izan behar dutela, herriko asoziazionismoa indartzea ere helburutzat baitauka. Adierazi zuen ezinezkoa dela Udaletik komertzio bakoitzarekin banakako harremana izatea, eta horregatik beharrezkoa dela Aterpea elkartearekin lan egitea.

Bestalde, Ramon Ormazabalek, merkatari eta ostalarien Aterpea elkartearen izenean, eskerrak eman zizkion udalari ekimenagatik eta bazkideekin kolaboratzeagatik, eta Biziberritzen programarekin bat egingo dutenak gero eta gehiago izatea opatu zuen.

Biziberritzen programaren helburua da gaur egun hutsik dauden lokal komertzialak udalerriko beste denda batzuen erakusleiho gisa erabiltzea. Gauza da lokal itxien irudia ekiditea, gure kaleetako merkataritza-giroa hobetuz eta herriko beste denda batzuei beren artikuluak sustatzeko aukera emanez.

16 erakusleiho berriekin, Biziberritzen programan aurten 41 komertzio ari dira parte hartzen 15 tokitan. Komertzio partaide berriak hauek dira:

  1. 1. Artsier
  2. Zoomanía
  3. Oihana Estetika
  4. Viteri Móviles
  5. Centro Psicológico Doal
  6. Halcón Viajes
  7. Clínica Podológica Amaia Olondris
  8. Christian Estilistak
  9. Cristalería del Oria
  10. Entre Costuras
  11. Academia Brancussi de dibujo y pintura
  12. Peluquería Bea
  13. Decoración Deco 75
  14. Inmobiliaria RK
  15. Aitonak Okindegia
  16. Patricio Pub Lasarte

Erakusleiho bat instalatuta, establezimendu horiek herriko beste eremu batean promozionatuko dituzte beren produktuak.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna