Albisteak

Berdintasunean, denok egiten dugu gorago hegan, Martxoaren 8ko lema

2018-03-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Programa zabal baten bitartez., Udalak berdintasunaren garrantziaz kontzientziatu nahi ditu herritarrak Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospaketan. Horretarako, gizon eta emakumeen arteko berdintasunean dagoen bretxa ikaragarria salatuko du.

Jesus Zaballos alkateak Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotziarekin, Izaskun Oronoz teknikariaren eta Zentro Zibikoko arduradunekin batera aurkeztu du martxoaren 8rako aurreikusitako programazioa. Alkateak adierazi zuenez, Berdintasunean, denok egiten dugu gorago hegan lemapean, berdintasunaren arloan gizonen eta emakumeen artean dagoen bretxa handia salatu nahi du Udalak. Hegoak izango dira kanpaina honen leitmotiva. Zaballosek Udalak gizartearen sektore guztiei nahasiz egin nahi diela adierazi zuen. Jendarte osoaren ardura da berdintasuna. Eskubidea da. Ez da negoziatzen, partekatu egiten da.

Arlo batzuetako desberdintasunak agerian jartzeko helburuarekin, aurtengo kartelak herritar guztiak inplikatzen ditu berdintasunaren alde lan egiteko erantzukizunean. Horretarako, hainbat datu argigarri erakusten ditu, Euskadiko gaur egungo egoerari buruz Emakundek landuak: emakumeek gizonek baino % 24 gutxiago kobratzen dute lan berdina eginda, edo zuzendaritzako karguen % 27 bakarrik betetzen dituzte. Emakumeek etxeko eta zaintzen lanen % 95a egiten dute, edo seme-alaben ardura dute kasuen % 95ean.

Egoera laboralari dagokionez, lan egiten duten emakumeen % 77,5 lanaldi partzialean aritzen dira, kontraturik gabe lan egiten duten pertsonen % 85 emakumeak dira, eta luzaroan langabezian dauden pertsonen % 58a osatzen dute.

Pobreziak emakume-aurpegia du, halaxe erakusten baitu Lasarte-Orian langabezian dauden pertsonen % 60 emakumeak izateak.Departamentuko teknikaria esan zuenez, #8MHeganEgitenDugu etiketan informazio guztia aurki daiteke.

Acevedok adierazi zuenez, ekitaldien aurretik, kontzientziatzeko kanpaina bat egin da, berdintasunaren hegoetan oinarritua. Otsailaren 22an eta 23an, kalean globo zuri batzuk ipini ziren, emakume hegodun baten sinboloa zutenak, sinbolo horretaz arreta erakartzeko. Hilaren 26an hasi ziren emakume hegodunen kartelak jartzen komertzioetan. Horrez gain, emakume hegodunak Lasarte-Orian barrena ibiliko dira, emakumeek nozitzen duten desberdintasunezko egoerari buruzko informazioa banatzen. WhatsApp bidez bideo bat ere banatuko da, eta lema eta logoa dituzten olanak ipiniko dira Udaletxean eta Villa Mirentxun. Berdintasuna ez dela egun bateko lana, urteko egun guztietako lana baizik azpimarratu zuen Acevedok.

Berdintasuneko zinegotziak ekitaldi hauekin guztiekin berdintasunaren alde lan egiteko asmoa berretsi zuen, Lasarte-Oriako elkarte-sarearekin transbertsalki arituz. Era berean, Kulturetxeko programazioak ere kontuan hartu du data hori bere programazioa ixteko.

Ekitaldiak, era guztietako pertsonei zuzenduak, hauexek dira:

Martxoaren 6an, asteartearekin, 19:00etan.

“Feminismo Romania” hitzaldia. Hizlaria: Tamara Clavería. Manuel Lekuona kulturetxeko hitzaldi-aretoan.

Martxoaren 5etik 7ra

“Martxoaren 8ko kartel-lehiaketaren erakusketa”. 12-17 urte bitarteko nerabeen kartelak. Zentro Zibikoan.

Martxoaren 7an, asteazkenarekin, 18.00etan.

Sari-banaketa emakume-zentroan.

Martxoaren 8an, ostegunarekin, 12:00etan.

Okendo plazan elkarretaratzea.

Martxoak 9an, ostiralarekin

Martxoaren 10ean, larunbatarekin

11:00 - 13:00: Zumbako maratoia Okendo plazan (200 pertsona baino gehiagoren parte-hartzearekin).

*Euria egiten badu, Zumbako maratoia Villa Mirentxu ondoko trinketean egingo da.

Martxoaren 11n, igandearekin, 19:30ean.

“Tres anuncios en las afueras” filma Manuel Lekuona Kulturetxean. Sarrera: 5,50 €.

Martxoaren 13an, asteartearekin, 18:00etan.

“Biyak Bat” bideo-foruma, Jubilatuen Elkartean.

Martxoaren 15ean, ostegunarekin, 18:00etan.

Haurrentzako ipuin-kontaketa (5 urtetik gorakoentzat). Manuel Lekuona kulturetxeko haur-liburutegian. Ipuin-kontaria: Itziar Saenz de Ojer.

Egitaraua

Emakume suhiltzailearen kartela

Emakume nagusi batenkartela

Argazkia

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna