Albisteak

“Beldur Barik” lehiaketa Lasarte-Orian

2016-10-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriara itzuliko da generozko bortizkeriaren kontrako bideoen “Beldur Barik” lehiaketa, bere hirugarren edizioarekin. Lehiaketa 12tik 26ra urteko gazteei zuzendua dago. Lanak aurkezteko epea azaroaren 9an amaituko da.

Aurten ere, Lasarte-Orian hirugarren aldiz “Beldur Barik” lehiaketa antolatu da. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisoa.

Parte-hartzaileak: lehiaketara 12 urtetik 26 urtera bitarteko gazteak aurkeztu ahalko dira, baina Lasarte-Oriako sarietarako Lasarte-Orian erroldatutakoak baino ez dira kontuan hartuko.

Lasarte-Oriako sariak:

  1. 1. kategoriako saria (12 – 17 urte):
    1. 1. saria: 300 €
    2. 2. saria: 150 €
  2. 2. kategoriako saria (18 -26 urte):
    1. -1. saria: 300 €
    2. -2. saria: 150 €

Lasarte-Oriako sari-banaketa azaroaren 23an izango da, Manuel Lekuona kulturetxeko auditorioan. 19:00etan.

Nola parte hartu: Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek http://beldurbarik.org/eu/ webgunean dagoen formularioa osorik bete beharko dute. Formularioa bete eta bidali ondoren, erantzun automatikoa jasoko dute, jaso dugula baieztatzeko.

Halere, lehiaketan parte hartzeko betekizun guztiak betetzen direla egiaztatu arte (lehiaketako oinarrien 4. atala), Beldur Barik jarrera! lehiaketako antolatzaileek ez dute lana Beldur Bariken webgunean eta sare sozialetan erakutsiko.

Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada: flashmob, kamera aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, argazkiak, argazki-muntaiak, fotonobelak, lipdubak, dantza, film laburrak, animazio-proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performanceak eta kaleko esku-hartzeak, etab.

Lehiaketa bikoitza da: alde batetik, Berdinsareak Euskal Autonomia Erkidegoan antolatutakoa eta, bestetik, Lasarte-Oriako lehiaketa. Bietan arauak berberak dira.

Aurkezteko epea azaroaren 9an amaitzen da.

Lehiaketa orokorraren sariak:

1. kategoriako saria: 500 €

1. kategoriako aipamen berezia: 300 €

2. kategoriako saria: 500 €

2. kategoriako aipamen berezia: 300 €

Saria ikus-entzunezko ekoizpen onenari*: 300 € + aukeratutako lanaren hedapena jaialdi desberdinetan (oraindik zehazteko dago).

Herriaren saria*: 300€

Proiektu irabazle guztien epaia jakitera emango da azaroaren 26an, URIBE-KOSTAKO URDULIZ (Bizkaia) udalerrian ospatuko den “Beldur Barik” topaketan.

Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak: http://www.beldurbarik.org/blog/wp-content/uploads/2016/09/bases-concurso-general-2016-euskera.pdf edo gurekin harremanetan jarri:

Beldur Barik Lasarte-Oria

Telefonoa: 943363958

E-maila: emakumezentroa@lasarte-oria.eus

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna