Albisteak

Bartzelona eta Cambrilseko atentatuak salatzeko elkarretaratzea

2017-08-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak bere gaitzespenik erradikalena adierazten die Bartzelonan eta Cambrilsen abuztuaren 17ko ostegun honetan egindako atentatu terroristei.

Lasarte-Oriako herritarren ordezkari moduan, Udala biktimekin eta haien familia eta lagunekin solidarizatzen da nahigabezko une hauetan, eta bere babesik irmoena adierazten die Bartzelonako eta Cambrilseko hiriei une zail hauetan, bandera guztiak haga erdian jarriko delarik Gobernuak dekretatutako luto ofizialeko hiru egunetan.

Lasarte-Oriako Udalak 5 minutuko elkarretaratze isil batera gonbidatzen zaituzte, arbuioaren eta solidaritatearen erakusgarri, GAUR, ostiralarekin, abuztuak 18, eguerdiko 12:00etan, UDALETXE ZAHARREKO ARKUPEETAN.

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna