Albisteak

Baratza zure balkoian landatzeko ikastaroan izen emateko aukera

2015-05-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

“Baratzea nire balkoian” izenburuarekin, herritarrari bere etxean baratze bat izateko aukera duela erakutsi nahi dugu, ekoizleen mundura gerturatuz. Honetarako, balkoi batean barazkiak zaintzeko moduak, hazteko metodoak, garaiak, substratu motak eta loreontzi ezberdinak erakutsiko dituen tailerra antolatuko dugu. Aldi berean, garrantzi handia eman nahi diegu 0 kilometro kontzeptuari, garaian garaikoa kontsumitzeari eta ekoizpen ekologikokoa izateari, dena modu praktikoan, egindo dela.

 

Ikastaro honen helburu orokorra “herritar gehiagok beren balkoietan baratzak izatea” da. Loreontzietan barazkiak haztea ez da zaila, ez eta erraza ere, baina hainbat kontzeptu garbi edukiz gero arrakasta edukiko dugula seguro baietz.

 

Tailerra doain da, 20 pertsonako taldeak gehienez antolatuko dira eta tailerra Udal-Pabiloian (Lanbide eskola) emango da, datorren ekainaren 5ean, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, urtero antolatzen dugun aste berdearen barruan.

 

Tailerrera apuntatu nahi izatekotan Hirigintza eta Ingurumen departamentuarekin kontaktuan jar zaitezen eskertuko genizueke, 943.376189 telefonora deituaz edo emaila ingurumena@lasarte-oria.org helbide elektronikora. DERRIGORREZKOA DA, HURRENGO DATUAK EMATEA: IZEN-ABIZENAK, HELBIDEA, TELEFONOA ETA NAN. BALKOIA,

 

TERRAZA EDO PATIOA BADUZU?

BARAZKIAK LANDATZEN IKASI NAHI DUZU?

BARAZKI BILDU BERRIAK DASTATU NAHI DITUZU?

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna