Albisteak

Azkorte bidea oinezkoen segurtasuna bermatzeko lanak hasi dira

2013-08-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Orain dela denbora bat, auzo elkarteek eta auzotarrek Udalari beraien kezkak agertu zizkieten “Pausoz pauso auzoz auzo” herritarren parte-hartze egitasmoan. Kezka hauen artean, Azkorte bidean kotxeen abiadurak oinezkoentzako sorturiko arriskuaren inguruan informatu zituzten udal arduradunak.

 

Ordundik denbora bat pasa da eta Udala irtenbide bat emateko lanetan aritu da. Horrela, bi neurri zehatz hartzea erabaki da; alde batetik goraguneak kokatuko dira bidean ibilgailuen abiadura murrizteko eta bestetik oinezkoentzako babesguneak jarriko dira pibote bidez.

 

Jadanik lehenengo zatia egina dago eta goraguneak kokatuta daude bere seinaleekin. Eta etorkizun hurbilean bigarren zatia jarriko da martxan.

 

 

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna