Albisteak

Azaroko Kultur Agenda: Survival Zombie, azaroko proposamenik harrigarriena

2017-11-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Azaroaren 18an, odol eta giza-haragi gose den zonbi multzo baten erasotik bizirik aterako beharko dute lasarteoriatarrek. Hilabete honetarako, zinema, antzerkia, hitzaldiak eta erakusketak, besteak beste.

Azaroaren 3an, ostiralarekin, bukatuko da Islada Ezkutuak-ek 1936ko estatu kolpearen inguruan antolatutako hitzaldien 2. Zikloa.

Hilaren 4an, larunbatarekin, Zero Setteren eskutik, XIV. Akordeoi Jaialdiaz gozatu ahal izango duzue kulturetxean. Oraingo honetan, hauek dira artista gonbidatuak: Enrique Tellería uruguaitarra (bandoneona), Kepa Junkera & sorginak (trikiak) eta Alain Musichini Jazz Quartet talde frantsesa (akordeoia, baxua, gitarra eta bateria).

Hilaren 10ean, Danok Kidek RR. MM. Brigidatarrak ekarriko ditu Jose Ignacio Ansorenaren (txistua) eta Ana Belén Garcíaren (organoa) kontzertura. Bikote musikal harrigarri honek, Naji Hakim libanoarrak bi tresna hauetarako egokitutako lanak interpretatuko ditu.

18an, Lasarte-Oriako gaua arriskutsu bihurtuko da. Izan ere, 23:00etan, zonbi multzo batek kaleak eta plazak zeharkatuko ditu jatekoaren bila. Survival Zombie rol joko izugarria Lasarte-Oriara iritsiko da izugarrizko gaua pasa dezagun.

Azaroaren 25aren ospakizuna dela eta, Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna baita, 20tik 24ra Egurra instalazioaz gozatu ahal izango dugu Antonio Mercero Gunean. 24an, Zentro Zibikoko Makelur antzerki talde amateurrak Lo que tú quieras, Bernarda, y las demás… ¿qué? ikuskizuna taularatuko du.

25ean, Lasarte-Oriako haur eta helduen literatur lehiaketa ebatzi eta sariak banatuko dira.

Hilabete honetan itzuliko dira ipuin kontalariak liburutegira, 4 eta 5 urteko haurrentzat. Pello Añorga Lasarte-Orian izango dugu hilaren 16an, 23an eta 30ean, 18:30ean.

 Zinemari dagokionez, hona hemen haurrentzako egitaraua:

Helduentzako zineman, film hauek proiektatuko dira:

Bukatzeko, Okendo zinema-forumek bi film emango ditu jatorrizko bertsioan: azaroaren 3an, Handia (J.BA.), eta 17an, Selfie.

Agenda ikusi

Mediazio artistikoa - Egurra dosierra

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna