Albisteak

Aurten 273.477€ erabiliko dira kaleak asfaltatzen

2014-07-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Azken urte hauetan gehien zartatu diren eta egoera okerrenean aurkitzen diren kaleak konpontzen ari da Udala faseka, eta horretarako, ahal den neurrian urtero inbertsioak egiten ari da.

 

Aurtengo  inbertsioarekin, kale nagusiko asfaltatze lanak egingo dira, Ola kale pareko errotonda eta Oztaran errotonda  bitartean, eta zentroko hainbat kaletan, Pablo Mutiozabal, Juan de garai eta Pintore kalean, alegia. Obra garesti honek aurtengo aurrekontuaren zati handi bat jaten du eta gure errepideetako egoera hobetzeko beharrari erantzuten dio hein handi batean.

 

Azken 10 urteotan ez da asfaltatze konkurtsorako deirik izan, eta hori dela eta, hainbat dira oso hondatuta dauden kaleak; Eta ondorioz, behin eta berriro agertu dira kexu herritarrak.

 

Obrak eta Zerbitzuak departamentuan bazeukaten honen berri, eta 2012an markatu zuten ildo honen hobetu beharra. Eta gerora, urtero sartu nahi izan da udaleko aurrekontuetan diru-partida bat lan horietarako. Baina, Udaletxe berrirako gastuak alde batetik eta diru-sarreren jaitsiera bestetik , kaleak konpontzeko aurrekontua gero eta eskasagoa izan da.

 

Beraz, errepideen egoera aztertu, eta hondatuen dauden guneak identifikatu ondoren, bide publikoak txukuntzeko  lanak planifikatu dira 2012, 2013, 2014 urteetan.

 

2012an Michelin aldeko sarrera asfaltatu zen kosturik gabe, enpresarekin negoziatu ondoren. 2013an 225.000€ inguruko presupuestoa egin zen Blas de Lezo atzealdea urbanizatzeko eta  Donostia etorbidea asfaltatzeko. Aurten, diru-partidarik handiena erabili da, iazko geldikinari esker, eta horrekin asfaltatuko dira hainbat kale. Eta azkenik, etorkizunari begira, Udalak fase berri bat aurreikusten du 2015erako, Sasoeta ibilbidea asfaltatzeko, besteak beste…

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna