Albisteak

Atzo agertutako pintaden gaitzespena

2015-12-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Atzo gauean, pertsona-talde bat gure herriko kaleak izaera feministako pintadaz betetzen aritu zen, modu masiboan. Udaletik iritzi guztiak errespetatzen ditugu, baina horrek ezin du ondorioz ekarri ondasun publiko eta pribatuei eraso egitea, gure paretak zikinduz. Nahiz eta pintada horiek zenbaitetan adierazten duten iritzia emakumeenganako erasoen kontra herritar gehienek duten bera izan, horrek ez du justifikatzen halakoak egin izatea.

 

Alkatetza honetatik, beste behin ere egintza horienganako arbuioa agertzen dugu, eta iragartzen dugu salaketa jarriko dugula egin dituztenen kontra, haien garbiketaren kostua ordain dezaten, berriz ere halakorik gertatuko ez delakoan.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna