Albisteak

Aterpeak Stockaren Azoka egingo du beste behin

2017-09-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Irailaren 22an eta 23an, Lasarte-Orian merkataritzako Stockaren Azoka egingo da beste behin, eta denda parte-hartzaileen atarietara itzuliko da ostera. 15 establezimenduk parte hartuko dute azokan.

Jesus Zaballos alkatea eta Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia bertan zirela aurkeztu zuten azoka Aterpeako ordezkariek. Aurten, azoka hilaren 22an egun osoz eta 23an goiz-partean egingo da. 15 dendak denboraldiko produktuen soberakinak eskainiko dizkiete lasarteoriatarrei. Aurten, denda parte-hartzaileak hauek izango dira: Deco 75 Textil Hogar, Alba Moda, Olmi Mertzeria, Leder Oinetakoak, Urruzola Mertzeria, Arregui Elektrizitatea, Iturbe Zapata-denda, Ines Flores Eskulana, Kattagorri Jostailu-denda, Abreu Bazarra, Donna Boutiquea, Aritza Mertzeria, Mabel Moda, Las-Arte Pintorearen Estudioa eta Marbell Ile-apaindegia.

Ramon Ormazabalek Aterpearen izenean azaldu zuenez, iaz bezala aurten ere azoka denda bakoitzaren atarian egingo da, gure herriko kaleetan bizitza komertziala indartzeko asmoarekin. Horretarako, udalak karpa batzuk utzi ditu, eta horiek identifikatuko dituzte denda parte-hartzaileak. Haren hitzetan, salgaiak berritzeko eta merkataritzari bizitasun handiagoa emateko egokiera izango da.

Ormazabalek azpimarratu zuenez, gauza ez da azokarako bereziki erositako materiala saltzea, baizik eta denboraldiko produktuak salmentara ateratzea, datorren denboraldirako berriak jartzeko eta berrikuntzak egiteko. Haren iritziz, une egokia da sasoiz kanpoko produktuak saltzeko, baina baita ere jendea sar dadin eta eskaintza berria ikus dezan.

Jesus Zaballos alkateak nabarmendu zuen Udalak elkartegintzaren alde egiten duela, herri-mailako merkataritza sustatzea dakarten ekimenekin kolaboratuz. Aterpeari denda parte-hartzaileen kopurua eta ordutegia zabaltzeko egin duen ahalegina eskertu zion.

Kartela ikusi

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna