Albisteak

Aterpeak Bezeroen Hamabostaldia egingo du urriaren 16tik 28ra

2017-10-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Aterpeak iragarri du Bezeroen Hamabostaldia urriaren 16tik 28ra bitartean egingo dela Lasarte-Oriako merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan. Egun horietan erosketak egiten dituzten bezeroek zuzeneko sariak lortzeko aukera izango dute.

Aterpeako hainbat kide, Lasarte-Oriako alkatea eta Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia aurrean zituela, Ramón Ormazabalek Bezeroen Hamabostaldia aurkeztu zuen, urteko kanpaina garrantzizkoenetako bat izango dela adieraziz. Kanpainaren helburua Lasarte-Oriako bezeroak fidelizatzea da, bai eta herriko sektorea dinamizatzea ere, beste herri batzuetan, zentro komertzialetan edo Internet bidez erostearen aldean.

Merkataritza lokalik gabe herriek bizitzarik ez dutela esan ondoren, hamabostaldian parte hartuko duten merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzu pertsonalen ahalegina eskertu zuen. Aitormen berezia egin zion Martin Berasategiren parte-hartzeari.

Bezeroen Hamabostaldian zehar beren erosketak edo kontsumoak Aterpeako kide diren establezimenduetan egiten dituztenek txartelak jasoko dituzte. Txartel horiek zuzeneko 234 opari lortzeko aukera emango dute (36 establezimenduren kolaborazioarekin). Horrez gain, 200 txartel izango dira 3 euroko sariarekin eta 400 txartel 2 euroko sariarekin. Lasarte-Oriako Udaleko Kultura sailaren kolaborazioari esker, Kulturetxerako 40 sarrera bikoitz ere lortu ahalko dira haurrentzako ikuskizunetarako eta beste 40 helduentzako ikuskizunetarako. Saritu gabeko txartelek 200 euroko txekeen zozketa batean parte hartu ahalko dute, Aterpeako bazkide diren establezimenduetan erabiltzeko.

Amaitzeko, Jesus Zaballos alkateak Aterpea zoriondu egin zuen jarduera horiengatik, herria dinamizatzeko balio baitute, eta nabarmendu zuen, Udalaren eta Aterpearen arteko hitzarmenetik sortzen diren jarduera ugariak direla eta, merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorea dinamizatzeko elkarlanaren erreferente bihurtu duela Gipuzkoan.

Kartela

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna