Albisteak

Asteazkenean "Ondo ibili" ekimenaren ebaluazio bilera jubilatuen etxean

2015-04-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak

Badira 4 hilabete “Ondo ibili – Caminar es salud” ibilbide osasungarriak bultzatzen dituen Lasarte-Oriako taldearen ebaluaketa bilera burutu zenetik. Abenduaren 17an egon ginen elkarrekin azkeneko aldiz.

 

Lasarte-Oriako boluntarioz eta hainbat elkartez osatutako talde honek (Nagusilan, Biyak Bat, Donantes de Sangre, Residencia Atsobakar, eta beste hainbat partaide), eguraldi ona nahiz txarra egin, ostiralero elkartzen jarraitu du, 11:00etan, Okendo Plazan, 4 ibilbide desberdin bultzatzeko. Beti izan dute alboan Osakidetzako langileen laguntza bikaina.

 

 

Azken bileran adostutakoaren arabera, ebaluatzea dagokigu orain: nola doa taldearen martxa, nola eman dezakegu ezagutzera, jende gehiago erakarri, zer moduz moldatu gara errezetekin eta zigilu sistemarekin, taldeak ekarri dizkigun zailtasun eta alderdi positiboak, gehiago erabiltzen ote den makinen parkea, zer hobetu dezakegun, eta abar. Hori dela eta, egingo dugun ebaluazio-bilerara gonbidatu nahi zaituztet, apirilaren 15an, asteazkenan, 11:00etan, “Biyak Bat” jubilatu-elkartean.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna