Albisteak

Aste Berdea 2017: udalak naturarekin konektatzera gonbidatzen du

2017-06-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, 2017ko Aste Berdea aurkeztu du, eta herritarrak gonbidatu ditu Lasarte-Orian ditugun gune berdeak ezagutzera eta haietaz gozatzera, batzuk bereziak baitira.

Hasi baino lehen, Zaballosek kritikatu egin du Donald Trumpek Estatu Batuak Pariseko Akordiotik atera egingo dituela. Alkateak, Agustín Valdivia ingurumeneko zinegotzia eta Artelatzeko arduradunak lagun zituela, ekainaren 5ean ospatuko den Ingurumenaren Munduko Egunaren aurtengo lemaren berri eman zuen: “Konektatu naturarekin” izango da. Lasarte-Oriako Udalak, ohikoa denez, bat egin du ospakizunarekin, Aste Berdea antolatuz.

Helburu nagusiak dira ingurune naturalaren balioa eta onurak ezagutzera ematea, bai halaber herritarrak haren kontserbazioaren alde kontzientziatzea, gaia maila lokalean landuz baina eskala globala ahaztu gabe. Azken batean, lortu nahi dena da herritarrek beren hurbileneko ingurunea ezagutzea eta gozatzea, baloratzea eta zaindu beharraren kontzientziazioa areagotzea.

Horretarako, Aste Berdean zehar hainbat mugarri izango dira:

Ibilaldi gidatuak herritar guztientzat irekita daude. Parte hartzeko, izena eman behar da, 943.67.02.49 telefonora deituz.

Bisitak honako hauek izango dira:

Ekainaren 7an, asteazkena

-9:30ean: Ezagutu Lasarte-Oria toponimiaren bidez (euskaraz) Luis Mari Zaldua.

-19:30ean: Ezagutu Lasarte-Oria toponimiaren bidez (euskaraz) Luis Mari Zaldua.

Ekainaren 14an, asteazkena

-10:00etan: Froilán Elespe parke botanikoa (gaztelaniaz).

Ekainaren 15ean, osteguna

-15:45ean: Froilán Elespe parke botanikoa (bi hizkuntzetan)

Era berean, Aste Berdeak bat egingo du ONDO IBILI ekimenarekin ekainaren 9ko ostiralean, eta 11:00etan Okendo plazatik abiatuko da adineko pertsonentzako ibilaldia.

Liburuxka I                   Argazkia 1      Argazkia 2       Argazkia 3      Argazkia 4

Liburuxka II

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna