Albisteak

Argituz-en txostena aurkeztu da

2017-10-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Aurkeztu da Memoria partekatu baterantz txostena. Argituz-ek egindako txostenak 23 lasarteoriatarren testigantzak jasotzen ditu, bai halaber gure herrian 1956tik 2016ra bitartean gertatutako bortizkeriazko ekintzen zerrenda bat.

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballos, udalbatzako kideen parte handi bat eta aipatutako txosten horretan ageri diren testigantzak eman dituzten pertsona gehienak bertan zirela, argitaratutako lanaren aurkezpenari ekin zitzaion. Ekitaldian jende eta gonbidatu askok parte hartu zuten, hala nola Errenteriako eta Urnietako alkate diren Julen Mendozak eta Mikel Pagolak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari den Maribel Vaquerok.

Lan hau, Lasarte-Oriako Bizikidetzarako Mahaiak egindako ahalegin handi baten fruitu dena, 330 orrialdek osatzen dute (euskaraz eta gaztelaniaz), eta izenburu osoa hauxe du: MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ, Lasarte-Orian 1956tik 2016ra bitartean gertatu diren giza eskubideen urraketei eta indarkeriazko ekintzei buruzko txostena. 300 ale elebidun editatu dira.

Antolatutako mahai-inguruan hizlari moduan aritu ziren: Jon Mirena Landa, zuzenbide penaleko katedratikoa eta Giza Eskubideen eta Botere Publikoen katedrako zuzendaria EHUn, bai halaber dokumentuaren egileak eta Argituz-eko kideak, Sabino Ormazabal eta Bertha Gaztelumendi.

Ez da txosten itxi bat, baizik eta Bizikidetzarako Mahaitik nahi dena da zabalik geratzea, nahi duen edozein lasarteoriatarrek bere borondatez egin ditzakeen ekarpenak jasotzeko. Horretarako, formulario bat diseinatu da, webgune honetatik lor daitekeena eta alkatetzan entregatu beharko dena.

Parte Hartzeko orria

Hitzaldiaren argazkia

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna