Albisteak

ARETO FUTBOLEKO TXAPELKETA SOZIALA: INFORMAZIOA EMATEKO BILERA.

2017-12-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

 

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak antolatuko du denboraldi honetan areto futboleko txapelketa soziala. Txapelketa urtarrilean hasiko da eta ekaina arte garatuko da. Aurtengo berrikuntzetako bat da txapelketak bi modalitate izango dituela: neskena eta mutilena; 16 urte betetzen dituzten (2002an jaiotakoak) neskek eta mutilek parte hartu ahal izango dute. Txapelketa sozial berri honen xehetasunak ezagutzera emateko asmoarekin, kiroletako zinegotziak, abenduaren 14an (osteguna), arratsaldeko 17:30ean, Maialen Chourraut kiroldegiko bileren gelan, batzar irekia egingo du txapelketan parte hartu nahi duten talde guztiekin.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna