Albisteak

Animaliak edukitzeko araudiari buruzko informazio-kartelak

2018-07-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak Señales Girod SL enpresa kontratatu du, parkeak txakurrekin erabiltzeko araudiari buruzko 42 informazio-panel horni ditzan. Kontratuaren kostua 3.728 eurokoa da.

Panelak beharrezkoak dira, maskoten jabeei jakinarazteko, maskotak edukitzeari buruzko ordenantzak ezartzen duenaren arabera, Lasarte-Oriako parkeak eta lorategiak zein baldintzatan erabil ditzaketen. Horretarako, aluminiozko 42 panel ipiniko dira, graffitien kontrako tratamenduarekin (500x300 mm-ko 36 eta 1.200x900 mm-ko 6).

Kartelak desberdinak izango dira segun eta zein parketan instalatzen diren, eta adieraziko dute ea onartzen den maskotak paseatzea edo libre uztea eta zein ordutan, bai halaber gorozkiak jaso ezean zein isun izango duten.

Ordenantzaz informatzeko panelak ipintzea otsailean eta apirilean zehar herritarrentzat egin zen Udalerri lagunkoi baten onerako, jabe eredugarria nahi dut kanpainaren ondoren iritsitako konklusioetako bat da.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna