Albisteak

Abiatu da txakur-jabeak kontzientziatzeko kanpaina

2018-02-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalerri lagunkoi baten alde, jabe eredugarria nahi dut izenburupean, Udalak txakur-jabeei gonbita egiten die herritar guztiekiko bizikidetzan konprometi daitezen. Kanpaina Lasarte-Oriako hainbat puntutatik pasatuko da otsailean eta apirilean zehar.

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek aurkeztu zuen kanpaina, otsailean bi astez eta apirilean beste bi astez postu ibiltari batekin gure herriko 20 plaza, kale eta kaletan barrena ibiliko dena txakur-jabeak kontzientziatzeko, bai zenbait obligazio bete beharraz, bai hori egin ezean aurre egin beharko dieten santzioez.

Iñaki Ijurko udaltzainburua lagun zuela, alkateak kanpainaren helburuak aletu zituen. Alde batetik, helburua da txakurrak edukitzea ez dadila arazo bihur gainerako herritarrentzat, gogoraraziz bete beharreko obligazioak direla animaliak lotuta eramatea, eta mozalarekin eramatea baldin eta potentzialki arriskutsuak badira, kale eta parkeetatik txakur-kakak jasotzea, txakurrak txertatzea eta txipa ipintzea. Horrez gain, udaleko ordenantzak txakurrak lotu gabe paseatzeko ezartzen dituen lekuak eta orduak zein diren gogorarazteko aprobetxatuko da. Hori guztia modu adeitsu batean.

Zaballosek adierazi zuenez, kanpaina honetan bereziki azpimarratzen da arauak betetzen ez dituztenek zer santzio izango dituzten, eta gaineratu zuen udaltzainak dagoeneko ari direla txakur-jabeei gogorarazten animaliak lotuta eramateko obligazioa dutela, eta kanpaina bukatutakoan, edo berrizkatzeen kasuetan, ez-betetzeak behar den moduan santzionatuko direla. Helburua pertsonen arteko bizikidetza hobe bat da, animalia baten jabe diren ala ez alde batera utzita.

Alkateak kalean kanpainaren buru ariko diren bi pertsonak aurkeztu zituen. Alde batetik, Maider Jericó, kanpaina diseinatzearen eta burutzearen arduraduna, haren kontratazioa % 100ean Eusko Jaurlaritzak subentzionatua dagoelarik Lanbideren bitartez, 2017-2018ko Eskualdeko Enplegu-Ekintzetan sartutako proiektu bat baita, eta bestetik Miriam Zúñiga, udaleko enplegatua.

Biak ibiliko dira postu ibiltari batekin Lasarte-Oriako 20 plaza, kale eta parketan barrena, otsailaren 12tik 23ra eta apirilaren 9tik 20ra, diptiko bat banatzen. Han azaltzen da zein diren maskoten beharrak, haien jabeek bete behar dituztenak. Horrez gain, beren obligazioak bete ezean zein santzio jaso ditzaketen esplikatuko zaie. Kanpainarekin konprometitu nahi dutenek jabe eredugarriaren txapa bat jasoko dute, beren konpromisoagatik bereiziko eta aitortuko dituena.

Gainera, kanpainaren barruan, kartelak ipiniko dira Lasarte-Oriako parke guztietan, gogoraraziz ea txakurrak lotu gabe eraman daitezkeen ala ez eta, baiezko kasuan, zein ordu-tartetan egin daitekeen hori.

Ekintza honekin, partaidetzazko aurrekontuen prozesuan hautatutako 3. proposamena aurrera eramango du Udalak.

Kanpainaren kartela

Kanpainaren liburuxka

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna