Albisteak

ABENDUKO AGENDA KULTURALA

2017-11-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Eguberrietako jaiegunetako ospakizunak nagusi abenduko kultura-jardueran. Musikak berriz ere garrantzizko lekua hartuko du hilabete honetan. Zinemaz eta ipuin-kontariaz gain.

Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta udaleko teknikariek abenduko hilabeterako programazio kulturala aurkeztu dute: musikazko osagai garrantzitsua duen programazioa, Eguberrietako Jaien ospakizunetan zentratua.

Abenduaren 2an Jalguneren jaialdia egingo da Kulturetxean.

Abenduaren 12an, liburutegian, Beatriz Egizabal ipuin-kontari arituko da 6 eta 8 urte bitarteko adina duten haurrentzat.

Musikako zikloaren barruan, hilaren 16an Zero Settek diaporama bat egingo du Kulturetxeko auditorioan, “Kirolaren historia Lasarte-Orian” izenburupean.

Hilaren 17an, Brigitarren komentuan, Alboka koruak eguberri-kanten errepertorio bat kantatuko du. Eta hilaren 20an, Kulturetxean, Musika-Eskolak bere Eguberrietako kontzertu tradizionala eskainiko du.

Musika-programazioak hilaren 22an Danok Kidek Brigitarrenean antolatutako XIII. musika-topaketarekin jarraituko du, eta hilaren 27an, leku berean, harpa-kontzertu batekin.

Musika-programazioa hilaren 29an itxiko da, Gospel Soul taldeak Kulturetxean eskainiko duen Gospel kontzertuarekin.

Hilaren 21ean, San Tomas Eguna ospatuko dugu Okendo Plazan, 17:00etatik 20:00etara, Ttakunen eskutik. Hilaren 22tik 31ra Eguberrietako Haurren Parkea izango da, hiru gunetan: Michelingo frontoia, Pista estalia eta Bitarteko pista. Eta hilaren 24an, bestela izan ez zitekeen moduan, Olentzero Eguna ospatuko dugu Okendo Plazan, 17:30etik 20:00etara.

Hil honen 3an, haurrentzako zinemak “Hurrak eta Lapurrak” ekarriko du, eta 17an “Deep el Pulpo”. Helduentzako zinemak hilaren 3an “La Batalla de los Sexos” eskainiko du, eta 17an “Canción de Nueva York”. Okendo zine-forumak hilaren 1ean “Pasaiako Badia” proposatzen du JBSEan, hilaren 15ean “The Square, La Plaza“, eta hilaren 28an “50 Primaveras”.

Agenda ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna