Albisteak

6 kontzertuk osatuko dute Kultur Kale Zikloa 2017

2017-07-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Larunbata honetan abiatuko da Kultur Kale Zikloa, eta aurten 6 kontzertu eskainiko dizkigu Lasarte-Oriako geografia osoan zehar. Gure plazenetan oso musika bariatuaz gozatzeko 6 aukera.

Jesus Zaballos alkateak, Txus Alonso jaietako zinegotziak eta Xpressioneko Jokin Telleriak aurkeztu dituzte aurtengo Kultur Kale Zikloko kontzertuak. Kontzertuak larunbatez izango dira, 20:00etan, Lasarte-Oriako 6 auzotan.

Zikloa uztailaren 8an hasiko da, Band Everlevel lasarteoriatarrekin, Sasoeta auzoan. Kontzertua Tximistarreta parkean egingo da. Hard rockeko talde honek jadanik bi disko argitaratu ditu, 2012an hasitako karrera batean.

Uztailaren 15ean hiru emakume donostiarren txanda izango da: Wha Wha Buga Band. Okendo plazan (erdialdean) joko dute, poparen, rockaren, bluesaren, funkyaren eta reggaearen soinu onenak errepertorio dibertigarri batean nahastuz.

Uztailaren 22an, Zabaletako plazan, Azkaiter Pelox rockabillyko hirukoteaz gozatu ahalko dugu. Taldeak, 2004an Unai Azkarate bergararraren inguruan sortua, 50eko Rythm & Bluesa proposatzen du, rockabillyko ukituekin nahastua.

Uztailaren 29an Latitud 43 taldeak joko du Zumaburun, Isla plazan. Rubén Martín, Iván Oteiza eta Dani eta Pedro Abalos dira talde donostiar honetako kideak. Rocka folkaren eta countryaren kutsuekin maneatua eskaintzen dute.

Hilaren 31n, auzoko festak direla eta, Basaundi Bailaran Lee Junior (Javier Sariego) jatorri asturiarreko donostiarrak jardungo du: Boogie woogie, Rock and Roll, Country Blues eta abarretan espezializatutako artista.

Irailean, eta aurtengo udako Kultur Kale Zikloari amaiera emateko, Ibai Marin oiartzuarraz gozatu ahalko dugu. 15 urtez Hira bandako liderra izan den kantautore honek bere musikarik hoberena eskainiko du, gitarra akustikoaz lagunduta.

Programa

Portada

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna