Kultur Etxeak bere 2. Gautxori ospatuko du hainbat jarduerarekin

2018-09-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Ostiralean, irailak 22, Kultur Etxean 20:30etik 3:00 arte zabalik egongo da, hainbat ekitaldi kulturalekin: musika, bakarrizketak, dantza… Oso Fan taldeak emanaldi bak eskeiniko du Okendo plazan. Beste aldetik, Irailaren 19an irekiko da Kultur Etxearen udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea

Maite Iglesias kulturako zinegotziak, Juantxi Ugarte teknikariarekin batera, datorren ostiralean Kulturetxean zer-nolako jarduerez gozatu ahalko dugun aurkeztu du. Iglesiasek nabarmendu du Gau-txorihau, iaz oso harrera ona izan zuena, beste ahalegin bat dela lasarteoriatarrei kultura irisgarriago egiteko.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriak III. Merkatu Jakuetarra ospatuko du asteburu honetan

2018-09-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Irailaren 14tik 16ra Lasarte-Oriak III. Merkatu Jakuetarra ospatuko du. Egokiera on bat ikuskizunez gozatzeko eta artisauen lana eta produktuak ezagutzeko.

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta ekitaldiaren sustatzaileek gaur aurkeztu dute Merkatu Jakuetarraren 3. edizioa, ostiraletik igandera arte Okendo Plazan eta Kale Nagusian egingo dena, kale hori trafikorako itxi egingo delarik.

gehiago irakurri

Apokalipsi zonbi batek zeharkatuko du Lasarte-Oria urriaren 6ko gauean

2018-09-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Badator Lasarte-Oriako 2. Survival Zombie rol-jokoa, Lasarte-Oriara iristen den apokalipsi zonbi bati buruzkoa. 1.000 parte-hartzaile baino gehiago izatea espero da, bizirik ateratakoak eta zonbiak tarteko. Aurtengoan, udalak 100 sarrera zozkatuko ditu.

Iazko edizioaren arrakasta ikusita, Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, esan zuen herritarrak beste Survival Zombie bat erreklamatzen ari zirela gure herrian, Euskadin egiten den leku bakarrean. Gaur egungo gobernu-ekipotik planteatzen dena da gazteei aisialdirako alternatibak eskaini behar zaizkiela, eta honako hau adibide argia zela. Gutxienez 1.000 parte-hartzaile espero dira, eta horrek erakusten du Lasarte-Oriako merkataritzarako eta ostalaritzarako ere ebentu garrantzitsua izango dela. Eta bukatzeko, herritarrak izena ematera animatu zituen, berak dagoeneko emana duen moduan.

gehiago irakurri

Datorren igandean Hirritarrentzako Bulego Mugikorra Sasoetara hurbilduko da

2018-09-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Datorren igandean, irailaren 16, 10:00etatik 14:00etara, Hirritarrentzako Bulego Mugikorra Jaizkibel plazan egongo da. Udaleko jarduera auzoetara hurbiltzeko ekimen bat da, herritarrei kexak eta iradokizunak egiteko erraztasuna ematen diena, bai halaber interes orokorreko proiektuak edo bisitatzen den auzo konkreturako direnak ezagutzera emateko.

gehiago irakurri

Argiteria publikoko 2.200 puntu baino gehiago berritzeko plana adjudikatu da, 1.419.692 eurotik gorako inbertsioarekin

2018-09-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Plana, argiteria publikoa hobetzeaz gain udalari diru-aurrezpen handia ekarriko diona, 1.419.692 euroan adjudikatu zitzaion Microled La Mancha S.A. enpresari. Enpresak, gainera, beste 240 luminaria gehiago eskaini zituen hobekuntza gisa.

gehiago irakurri

Bando batek gogorarazten du debekatua dagoela bide publikoetan usoei jaten ematea

2018-09-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkateak bando bat atera du gogoraraziz usoei jaten ematea debekatuta dagoela, herritarrei eragiten dizkieten eragozpen eta arazoengatik.

Udalak herriko hainbat alderditako lasarteoriatarren salaketak jaso ditu, pertsona batzuek usoei jaten emateko daukaten ohiturak eragiten dituen molestiei buruzkoak. Horregatik, bando bat ipini du salaketen froga dagoen eremuetan, gogoraraziz hori egitea debekatuta dagoela eta araudia urratzeak isunak dituela.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren asteartean ohiko bilkura ospatuko du

2018-09-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak datorren asteartean irailak 11 ohiko bilkura ospatuko du arratsaldeko 18:30tan. Bertan ondoren zehazten diren puntuak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

Etxez Etxe Laguntzeko Zerbitzua lizitazioan 1.977.022 euroan

2018-09-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Martxan da Etxez Etxe Laguntzeko Zerbitzuaren (ELZ) eta Etxebizitza Komunitarioetako ELZren lizitazioa. Lizitazio berriak hobekuntzak ekarriko ditu berekin, sostengu-orduak gehituz eta asteko arreta-orduak gehituz edo gauezko arreta-zerbitzua ahalbidetuz, besteak beste.

Abuztuaren 29ko ostiralean ireki zen eskaintzak aurkezteko epea. Eskaintzak aurkezteko azken eguna urriaren 3a da. Lizitazioaren prezioa, bi urterako (gehi urtebeteko bi luzapen egiteko aukera), 1.977.021,78 eurokoa da, BEZa barne. Adjudikaziorako kontuan izan beharreko irizpideak eta haien ponderazioa honela izango dira: gehienez ere 50 puntu proposamen teknikorako, eta gehienez ere 50 puntu proposamen ekonomikorako.

gehiago irakurri

Aterpeak Stockaren Azoka egingo du beste behin

2018-09-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Irailaren 6an eta 7an, Lasarte-Orian merkataritzako Stockaren Azoka egingo da beste behin, eta denda parte-hartzaileen atarietara itzuliko da ostera. 9 establezimenduk parte hartuko dute azokan.

Jesus Zaballos alkatea eta Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia bertan zirela aurkeztu zuten azoka Aterpeako ordezkariek. Aurten, azoka hilaren 6an eta 7an egingo da. 9 dendak denboraldiko produktuen soberakinak eskainiko dizkiete lasarteoriatarrei. Aurten, denda parte-hartzaileak hauek izango dira: Deco 75 Textil Hogar, Alba Moda, Olmi Mertzeria, Leder Oinetakoak, Arregui Elektrizitatea, Iturbe Zapata-denda, Ines Flores Eskulana, Mabel Moda eta Imagine Jantzi denda.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak ez ohiko bilkura ospatuko du datorren ostegunean

2018-09-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Datorren ostegunean iraila 6 Udalbatzarrak ez ohiko bilkura ospatuko du jarraian aipatzen den puntua tratatzeko:

 

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna