Albisteak

2017ko Sasoetako jaietako programak nobedadeak ditu

2017-09-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak eta Sasoeta Sasoian auzo-elkarteak Sasoetako jaietako azpiegitura eta finantzazioa 3 urtez bermatuko duen hitzarmena sinatu dute. Guztira 9.670 euro.

Lasarte-Oriako alkateak, Jesus zaballosek,  Sasoeta Sasoian auzo-elkarteko ordezkaria den Iban Muñozekin batera, hitzarmena sinatu dute. Bertan jasota gelditzen da, Udalak bere gain hartzen duela hurrengo hiru urteko Sasoetako jaiak antolatzeko behar den finantzaketa eta azpiegitura. Banaketa hurrengoa da, 2.935€ 2017rako, 2.976€ 2018rako, eta 3.017€ 2019rako. Txus Muñoz, jaietako zinegotzia eta Sasoeta Sasoian auzo-elkarteko Pepita López eta Ángel López ere bertan ziren.

Zaballosek eskertu egin dio Sasoeta Sasoian auzo-elkarteari auzoko jaiak errekuperatzeko egindako ahalegina. Gogorarazi zuen, 2016ko jaietarako emandako laguntzaren ondoren, udalak gainerako auzoei ematen zaien tratu bera emateko konpromisoa hartu zuela,  hitzarmenean jasota gelditu den bezala.

Iban Muñozek azaldu du, aurtengo programak iazkoa hartu duela oinarritzat, izan zuen arrakastagatik. Muñozek esan du jaiak pasa ondoren inkesta bat helarazi zitzaiela auzokideei haien iritzia jakiteko eta gustatu zitzaienaz iritzia emateko eta proposamen berriak egiteko.

Nobedadeen artean nabarmentzen dira, zezensuzkoa, puzgarriak, eta jaiak igande goizera arte iraungo dutela. Aipatu du ere txupinazoa ostiralean izango dela, urriak 6an, eta urte askotan auzoan bizi eta hain arrasto ederra utzi zuen Concha Arrastio izango dela horren ardura izango duena. Sasoeta Sasoian auzo-elkarteak merkatarien eta ostalarien inplikazioa ere eskertu du, eta esan du, gaur egun oraindik jarraitzen dutela jaietarako proposamenak egiten.

Programa hurrengoa da:

URRIAK 6, OSTIRALA

18:00 Txupinazoa eta pregoia Concha Ahizparen eskutik (Andatza E.)

18:30 “Alegría Alcarreña” Txaranga

19:00 Ostirintxo

20:00 Txiki diskoa (Jaizkibel E.)

21:15 Songa dance. Photo party (Andatza E.)

21:30 Zezensuzkoa (Andatza E.)

21:30 Kontzertuak (Jaizkibel E.): SKAKEO/ ODOLAREN MINTZOA/ KALEAN/ ULTIMOS REYES

URRIAK 7, LARUNBATA

10:00 Kirol jarduera (Sasoeta Ikastetxea)

10:00 Puzgarriak (Andatza E.)

12:00 Buru-haundiak (Andatza E.)

14:30 Bazkari herrikoia (Jaizkibel E.)

16:00 Rafafa Magoa (Jaizkibel E.)

16:00 Futbolin txapelketa (TXINDOKI TABERNA)

17:00 Ilargi Berdea. Free run eta parkour erakustaldia (Aralar E.)

19:00 Danborrada + “Alegría Alcarreña” txaranga (Andatza E.)

19:30 Sardina-jate herrikoia (Jaizkibel E.)

20:00 Jumping zumba Gym Saito (Jaizkibel E.)

21:15 Songa dance. Photo party (Andatza E.)

21:30 Zezensuzkoa (Andatza E.)

22:00 “Stylo Musica Show” Dantzaldia (Jaizkibel E.)

URRIAK 8, IGANDEA

10:30 Tailerrak eta herri jolasak (Jaizkibel E.)

11:30 Patata tortilla txapelketa (Jaizkibel E.)

12:00 Sorgin dantza (Jaizkibel E.)

12:30 Buruhandiak (Jaizkibel E.)

13:00 Patata tortilla dastatzea (Txozna)

13:30 Sari banaketa (Jaizkibel E.)

Kartela ikusi

Triptikoa

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna