Guadalupe Gascónek bere 100. urtebetetzea ospatu zuen Atsobakar egoitzan

2018-09-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Familiartekoek inguratuta, eta alkatea eta zahar-etxeko langileak bertan zirela, Guadalupe Gascónek bere 100. urtebetetzea ospatu zuen ekitaldi xume batean.

Atsobakar egoitzan egindako festa xume eta alai batean, Guadalupe Gascón Hernández herritarrak (1918ko irailaren 1ean jaioa) bere 100. urtebetetzea ospatu zuen.

gehiago irakurri

Emakumeen Zentro Zibikoaren ikastaroetan izena ematea

2018-08-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Zabalik dago Emakumeen Zentro Zibikoak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Izena emateko epea irailaren 3etik 7ra da, zentroan bertan.

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek, Zentro Zibikoko berdintasuneko teknikari Maite Iglesiasek eta Zerbitzu Sozialetako zuzendari Izaskun Oronozek aurkeztu dituzte aldi honetan egingo diren ikastaroak. Alkateak izena ematera eta ikastaroetan parte hartzera animatu zituen herritarrak, jarduera berriak nabarmenduz, hala nola zoriontsua izateko gakoen tailerra edo gorputza entzuten eta atenditzen ikasiz izenekoa.

gehiago irakurri

Adineko Pertsonen 2018ko Omenaldiko bazkaria

2018-08-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

EGUNA:          2018ko urriaren 7an.

PLAZAK:        500

PREZIOA:       8,00 € (Lasarte-Orian erroldatuentzat)

BALDINTZAK:

gehiago irakurri

2018 - 2019RAKO KIROL JARDUERAK

2018-08-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Irailaren 3an zabalduko da epea Maialen Chourraut Kiroldegian antolatzen diren kirol jarduera ezberdinetan izena emateko.

Jardueren eskaintza zabala da bai uretan eta baita lehorrean ere eta pertsona heldu nahiz gazteei zuzenduta dago.

gehiago irakurri

Udalaren rokodromoa Loidibarrendik Michelingo kirolgune munizipalera eraman da

2018-08-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Jesus Zaballos alkateak, Txus Alonso kiroletako zinegotziak eta Karlos Altuna kiroldegiko gerenteak aurkeztu dute rokodromoaren kokaleku berria.

Uztailean eta abuztuan zehar Loidibarrengo rokodromoa (kiroldegi munizipalaren ondokoa) udalaren kirolgunera eraman da (teniseko pisten albora), eta dagoeneko erabilgarri dago. Rokodromoaren kokapen berria eraikin itxia eta estalia da, euriaren eraginetik babestua.

Instalazio hori Kirolen Udal-Zerbitzuak kudeatuko du; horrela, instalazioa erabili nahi duten pertsonek Michelingo kirol-instalazioetako atarira joan beharko dute, bertara sartzeko baimena emango dien tramitea egitera: bazkide direnek beren txartelarekin joan beharko dute, erabilera erregistratzeko, eta bazkide ez direnek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.

gehiago irakurri

Urriaren 6an Lasarte-Oriak Survival Zombieren bigarren edizioa hartuko du

2018-08-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Urriaren 6an Lasarte-Oriak Survival Zombieren bigarren edizioa hartuko du. Gure herriko kaleetan barrena izugarri ondo pasatzeko gau bat.

Aurten, Gazteria departamentuak 5 euroko oinarrizko deskontua eskainiko die biziraule nahiz zombie moduan sarrera erosten duten eta Lasarte-Orian erroldatuta dauden 15etik 30era urteko gazteei. Horrez gain, 100 sarrera zozkatuko ditu gazte horien guztien artean, betiere Udalaren Gaztelekuan izena emana badute.

gehiago irakurri

NEGUKO ORDUTEGIA UDALAREN KIROL INSTALAZIOETAN

2018-08-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Irailaren 1etik  aurrera Lasarte-Oriako Udalaren kirol instalazioak (kiroldegia eta Kirol Gunea) neguko ordutegiakin irekiko dira berriro.

        Kiroldegian: Astelehenetik ostiralera 7etatik 22,30etara, larunbatetan 9etatik 20etara, eta igandetan 9etatik 13etara.

        Kirol Gunean: Astelehenetik ostiralera 15:30etatik 22:30etara, larunbatetan 9etatik 20etara, eta igandetan 9etatik 13etara.

 

gehiago irakurri

Trafikoa etenda Pintore kalean eta Urbileko kamioan abuztuaren 27ko astelehenean

2018-08-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Oriarte ikastetxean (garai bateko REMen) estalkia ipiniko dutela eta, herritarrei abisatzen zaie datorren astelehenean, abuztuak 27, goizeko 7:00etatik 20:00etara bitartean Urbileko kamioa eta Pintore kalea trafikorako itxita egongo direla.

Egun osoan, estalki hori garraiatzen duen trailerrak kontrako norabidean zirkulatuko du esandako toki horietan.

Egoera hori kontuan izanda, alderdi horretako bizilagunei arren eskatzen zaie esandako kamio eta kale horietatik erretira ditzatela automobilak (partikularrak nahiz enpresakoak), trailerrari ikastetxeraino sartzea errazte aldera.

 

gehiago irakurri

KZgunearen ikastaroak Gaztelekuan Irailan eta Urrian

2018-08-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

KZgunea sareak teknologia berriei buruzko doako zerbitzuen eta ikastaroen katalogo zabala eskaintzen dizu Lasarte-Oriako Gaztelekuan.

gehiago irakurri

Udalak piknikeko 9 mahai ipini ditu udalerriko hainbat puntutan

2018-08-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak piknikeko 9 mahai ipini ditu udalerriko hainbat puntutan, Herritarrentzako Bulego Mugikorretan herritarrek egindako eskari ugariei erantzunez.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna