Albisteak

2016 - 2017RAKO KIROL JARDUERAK

2016-08-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

 

Irailaren 1ean zabalduko da Udal Kiroldegian egiten diren kirol jarduera ezberdinetan izena emateko epea.

Jardueren eskaintza zabala da, bai uretan eta baita lehorrean ere, eta pertsona heldu nahiz gazteei zuzenduta dago.

Orain arte ezagunak diren jarduerei (Aerobika, Pilatesa, Indoor-txirrindularitza, Zunba…) ikasturte honetako eskaintzan ondoko hauek erantsiko zaizkie: JUMPFIT, MULTIFITNESS helduentzat eta GAZTE FUNKI gazteenentzat.

Aurrekoaz gain kirol aholkularitza ere eskainiko da; zerbitzu hau Muskulazio eta Kardio gelan eskainiko da, eta erabiltzaileei kirol makina ezberdinen erabilera egokia nola den azalduko zaie, entrenamenduen gida eskainiko zaie, eta zerbitzu berezia kontratatzen dutenei entrenatzeko programa pertsonala egingo zaie.

Jarduerak irailaren 12an hasiko dira, haurrentzat antolatutako igeriketa ikastaroak izan ezik; azken hauei irailaren 26an emango zaie hasiera.

Informazio gehiago, jaso ahal izateko eta izena emateko kiroldegiko bulegora joan beharra dago, astelehenetik ostiralera ondoko ordutegian: Goizez 10:00etatik 12:30era eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna