Albisteak

1266 parte-hartzailek bete zuten Lasarte-Oriako 1. Gazte Gaua, zombie erritmoan

2017-11-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Orian ospatu zen Euskadiko 1. Survival Zombie gauaren arrakastaren neurria parte-hartzaile kopuru oso altuak ematen du. Oso ontzat jotzen dugu lehenengo Gazte gaua honen balantze: 1266 parte-hartzaile eta ehunka lasarteoriatar izan dira ikuskizuna elkarrekin  disfrutatzen.

Lasarte-Orian ospatu den lehenengo Gazte Gauaren  inguruko balorazio oso positiboa egiten du Udalak. Giro ezin hobea disfrutatu ahal izan zen ebentuak izan ziren bitartean, eta salbuespenak salbuespen, normaltasun osoz bizi zen jaia, jendeak, nahi duenean, “izugarri” ondo pasa dezakeela demostratuz.

Azpimarratzekoa da, larunbat arratsaldean hasita, ehunka pertsona hasi zirela hurbiltzen gure herrira, Gipuzkoatik, Bizkaitik, Arabatik, Nafarroatik, eta Frantziatik. Ehunka pertsona izan ziren Survival Zombie rol-jokoan parte hartu zutenak gau osoan zehar, eta modu intentsiboz bete zituztenak gure herriko plaza, kale eta txoko guztiak.

Gazte Gauaren helburua zen, aisialdiko modu alternatibo bat eskaintzea gazteei, eta bete-betean lortu da egindako hiru ginkanekin. Aisialdi honen protagonista, ondo pasatzeko gogoa izan da, eta ez alkoholaren kontsumoa. Eta erakutsi ahal izan da ere, irudimenarekin, ehunka pertsona erakar dezakegula gure herrira. Herriaren ekonomiari oso modu eraginkorrean laguntzen dio turismo mota honek, ostalaritzako sektoreari batez ere, zeharo jarri zena hain gau berezia girotzera.

Hori dela eta, Lasarte-Oriako udaleko Gazteriako sailetik Gazte Gaua bultzatzen jarraituko dugu, gazte jendeak aisialdi alternatibo batez disfruta dezan eta kanpoko jendea gure herriaz disfrutatzera erakarri ahal izateko.

Kirol-ginkanetan parte hartu duten guztiek  jaso zuten bere saria, Survival Zombierako pasea, alegia. Saskibaloiko ginkanaren kasuan, Íñigo Valdivia izan zen irabazlea, eta areto-futboleko ginkanan Unai Peláez. Biek jaso zuten kulturetxean erabili ahal izateko kultura-bonoa sari gisa.

Survival Zombie antolatu duen  WRG enpresari eskertu nahi diogu, jaia ezin hobeto, arazo aipagarririk gabe, funtziona zezan egindako esfortzuagatik.  Ostadarreko saskibaloiko sailekoei eta Eguzki kirol taldekoei ere eskertu nahi diegu polikiroldegian izan diren bi kirol-ginkanetan egindako lanagatik, bi froga horiek ahalbidetzeagatik.

Segurtasunari dagokionean, udaltzaingoari, Gurutze Gorriari eta ertzantzari eskertu nahi diegu egindako lana, behar zen tokietan egon zirelako behar izan zenean. Sentitzen dugu, frogetan erori eta ondorioz izan diren mailatu eta ezbeharrak, osasun zerbitzuek modu egokian tratatu zituztenak, bestalde.

Bukatzeko, barkamena eskatu nahi diegu gaueko jaian parte hartu ez zuten pertsonei, sortutako eragozpenegatik. Espero dugu gau honen izaera berezia ulertzea, eta barkatzea.

Argazkia Isaac Farrék emanda

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna